Bidegik dioenez, uztailean eta abuztuan aplikatutako zordunketaren inguruan hainbat erabiltzailek kontsultak egin dituzte. Horren aurrean, Gipuzkoako Azpiegituren Agentziak gogorarazten die faktura elektronikoa eskuragarri dutela Bidegiren webgunean. Faktura honetan agertzen dira egindako joan-etorriak eta kontsumoak.
Aplikazio honen bidez, Abiaturen erabiltzaileek xehetasun guztiekin jakin dezakete egin duten kontsumoa: eguna, ordua, egindako joan-etorriak, erabilitako azpiegiturak eta tokian-tokian aplikatutako zordunketa. Zalantzak argitu nahi izanez gero, 943 10 51 06 telefonora dei dezakete.