Ikastaroak bost saio izango ditu. Taldeko formazioa emango da, teorikoa eta praktikoa. Gero, enpresa bakoitzari banakako laguntza emango zaio, hiru orduko lau saiotan. Garapen Agentzian emango da ikastaroa. Saioen egunak hauek izango dira: urriak 23, azaroak 6, azaroak 27, abenduak 14 eta urtarrilak 15.
Parte-hartzea doakoa da, baina leku kopuru mugatua dago eta izenemate ordenaren arabera emango dira plazak.
Bestalde, urriaren 8an, Frantzian azpikontratazio industrialaren gaia landuko da. Izan ere, Gipuzkoako azpikontratazio enpresen kanpo-merkatu nagusia Frantzia da. Debagoieneko hiru enpresak euren esperientzia kontatuko dute.
Jardunaldia Mankomunitatearen egoitzan izango da, 09:00etatik 13:00etara.
Ekintza horietan izenematea 943 79 30 90 telefonora deituta edo enpresa@debagoiena.eus helbidera idatzita egin behar da.