Donostia Zinemaldia 2015

Asier Altuna eta Telmo Esnalek euskal gidoi onenaren saria eskuratu dute 'Amama' filmagatik

Asier Altuna eta Telmo Esnal gidoi onenaren saria jasotzen.

Joanes Urkixo euskal gidoigileen elkarteko presidentearen eskutik, jaso dute saria Asier Altunak eta Telmo Esnalek Amama filmaren gidoiagatik. Hau guztia, filmak bere estreinaldian jasotako kritika bikainen ostean.

Euskal zinemak bere egun handia izan du Zinemaldiaren baitan. Victoria Eugenia antzokian gure zinemaren aurpegi ezagunenak batu dira. Karmele Soler makillatzaileak jaso du aurtengo Zinemira saria. Ezustean, Aitana Sanchez Gijon aktore eta adiskideak eman dio saria Solerri. Aktore ezagunak kontatu du aurtengo galaren anekdota nagusia. Izan ere, Sanchez Gijonek barre artean aitortu duenez, bere lagun makilatzaileak, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariaren deia jasotzean, saria jaso beharrean, sariduna makillatzera joan beharko zuela ulertu zuen. 

Urteroko sariaz gainera, aurten gidoigileek ere euren saria eman dute. Saria Asier Altuna eta Telmo Esnalek lortu dute Amama filmagatik. Gogoan izan, Amama filmak sail ofizialeko sariez gainera, Zinemira saria ere lor dezakeela.

Un Otoño sin Berlin

Solerrek hitzaldia bukatu eta gero, Un otoño sin Berlin filmeko lantaldeak hartu du agertokia. Lara Izagirre zuzendari zornotzarraren lehen filmaren mundu mailako estreinaldia izan da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.