Donostia Zinemaldia 2015

Askatasuna aldarrikatuz jaso du Fernando Truebak Espainiako Zinematografia Sari Nazionala

Imanol Gallego 2015ko ira. 19a, 17:14

Fernando Truevak jaso du aurtengo Zinematografia Sari Nazionala.

Fernando Trueba zinemagile, ekoizle eta gidoigileak Espainiako 2015eko Zinematografia Sari Nazionala jaso du. Ekitaldian, "kultura askea bultzatu eta babestea", eskatu die politikari eta gobernuei.

Iñigo Mendez de Vigo Kultura ministroaren eskutik jaso du Fernando Truebak saria, eta madrildarra pozik zegoen arren, sariak arriskutsuak izan daitezkeela gogora du.

Bere diskurtsoa baina, ez da eskerrak ematera mugatu, eta kulturaren garrantziaz eta honek behar duen askatasunaz ere mintzatu da. Halaber "nazional" hitzarekin barne gatazka duela ere esan du, ez baitzaio "ezer" gustatzen.

Bukatzeko Truebak "askatasuna eta babesa" eskatu die politikari, gobernu eta alderdiei. Bere ustez, askotan, Gobernuek eta Estatuek, defendatu eta sormen eta askatasuna garatzeko tokiak eraiki baino gehiago, "kontrolatu eta zigortzen" dituztela esan du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak