Donostia Zinemaldia 2015

Zinemaldia 2015: 'Mi gran noche'

Imanol Gallego 2015eko irailaren 20a

Langabezian dagoen Jose, Urte Zaharretako programa berezi batean figurante gisa lan egitera bidaliko du aldi baterako laneko enpresak. Abuztua da. Josek bezalaxe, ehunka pertsonak aste eta erdi daramate gau eta egun ezin aretotik atera, barrezka ari diren itxurak egiten, urte berriaren gezurretako etorrera inozoen moduan ospatzen. Alphonso, kantuaren izarra, edozer egiteko gai da, bere emanaldiak ahalik eta share altuena lortzen duela ziurtatzeko. Haren antagonista Adannek, kantari gazte latino batek, fanen jazarpena jasan beharko du, txantajea egin nahi baitiote. Inork ez du espero, ordea, Alphonsoren bizitza arriskuan dagoenik. Egongo da maitasunarentzako lekurik kontrola ezin daitekeen kaos horren erdian?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak