Zigor gogorra Antzuolarendako, Mondraren kontura, ligako estreinuan (0-5)

Xabier Urtzelai 2015ko ira. 19a, 20:09
Partiduko une bat,

Ligako lehenengo jardunaldiak berretsi du aurrez aurreikusten zena. Mondra ligako oilarretako bat izango dela, eta Antzuolak lan handia duela aurretik. Joan den astean zendu zen Mondrako zuzendaritzako ordezkari izandako Anton Losadaren omenez minutu bateko isilunea egin ostean, Lehenengo zatiko hasierako minutuetan Antzuolak ondo eutsi dio Mondrari. Baina 15. minutuan arrasatearren aldeko penaltiaz amaitu da partidua. Bai, behintzat, antzuolarrendako.

Penaltiz egindako 0-1ekoaren ostean etorri dira beste hiru, eta lehenengo zatiko atsedenaldira 0-4koarekin erretiratu dira Juanjo Nogueirasen mutilak. Mondra sendo, bigarren zatian Zubiaren taldeak hanka altxa du, eta erlaxatu ere egin dira, Antzuolak min egiteko gaitasun txikia zuela ikusita. Hala, zuri-moreen bosgarrenaz amaitu da partidua.

Goleatzaileak: Markel Gonzalez, Mikel Aizpurua, Beñat Corcuera, Josu Diaz eta Jon Sanchez. Bihar, domeka, bideo laburpena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak