Guztien artean, datozen bederatzi egunetan, Zinemaldiko atalek eskainiko duten mundu mailako zinema erakutsi dute. Aurtengo Zinemaldiak izango dituen sailak aurkeztu eta gero, Paprika Steen aktorea buru duen epaimahai ofiziala igo da oholtza gainera.
Gala Alejandro Amenabar zuzendariak borobildu du. Amenabar bakarrik egon da agertokian, baina Regression filmaren mundu mailako estreinaldia izan den honetan, bideo bidez izan bada ere, Emma Watson eta Ethan Hawke aktore protagonisten laguntza izan du.