Europako zuzentarauetan ezarritako hierarkia eta irizpideak jarraituko ditu Aldundia hondakinen kudeaketan eta, hala, aurreikusten dutenez eta "zero zabortegi helburuarekin", "2030. urtean hiriko hondakin solidoen tasa % 70ekoa izango da eta ontzien birziklatze tasak ez du % 80a gaindituko". Azalpenetan sakonduz, bitarteko helburuak lirateke, % 60koa 2020. urterako eta % 70a 2025. urterako. Asensiok gaineratu zuen "kalitate handiko bigarren mailako lehengai birziklatuen benetako merkatua sustatu" nahi dela, zabor birziklatu ezinak eta biodegradagarriak ez direnak soilik bideratuz erraustegietara 2020. urtean; eta, azkenik, derrigorrez eta progresiboki murriztu nahiko litzateke hondakinen isurketa, hiru etapetan eginez (2020, 2025 eta 2030), zabortegietara botatzeko erabateko debekua ezarri arte.