Bi aldeek finkatu duten helburuetako bat izan da finantziazio-ildo eta ekimen berriak garatzeko aukera emango duen elkarlan publiko-pribatu handiagoa lortzea, herrialdeko enpresa- eta ekonomia-ehuna indartzearren.
Markel Olanok berriro ere nabarmendu du bere lehentasuna Gipuzkoako susperraldi ekonomikoa dela; ildo horretan, aditzera eman du oso aurreratua duela eta laster aurkeztuko duela krisialdiaren aurkako plana (50 milioi bideratuko dira plan horretara). Zeregin horretan guztiz inplikatuta dago Diputatu Nagusia.
Elkargik lan-bilera hori baliatu du bere zuzendari nagusi berria, Marco Pineda, modu ofizialean aurkezteko, eta berretsi du enpresaburuen, autonomoen eta ekintzaileen finantza-beharrei erantzuten jarraitzeko konpromisoa, eta adierazi du enpresek gaur egungo egoeran dituzten beharretara egokitutako beste finantza-irtenbide batzuk bilatzen jarraituko duela.