Hainbat debagoiendar daude Euskadiko Parapente txapelketa irabazteko faboritoen artean

Xabier Urtzelai 2015ko ira. 16a, 11:59
Hainbat parapente, hegan. Argazkia: Amillena parapente taldea.

Debagoieneko Amillena parapente taldeko hainbat kide daude Euskadiko Txapelketako aurrealdeko postuetan, eta asteburu hontan jokatuko dituzte azken bi txanda erabakigarriak. Hala, Andoni Aristondo aretxabaletarra lider dago sailkapenean, eta talde bereko Jose Javier Alvarez bigarren dago.

Bi pilotu horiek daude Euskadiko Txapelketako sailkapenean agintzen. Eta ikusteko dago asteburuan jokatuko duten azken saio erabakigarria non izango den. Berez Arangoitin dira jokatzekoak, baina eguraldiaren eta haizearen baldintzek erabakiko dute azken unean jokalekua. Hala, aurreko saioetako mailari eusten badiote Andoni Aristondo eta Jose Javier Alvarez podiumera igoko dira.  

Lagun horiekin batera taldeko beste hauek ere hartuko dute esku Euskadiko Txapelketan: Jon Iriarte, Andoni Ruiz de Azua, Aritz Oianguren, Iñigo Diaz eta Konrado Kortabarria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak