Maizterrek diru-sarreren %40 erabiltzen dute alokairurako

Leire Kortabarria 2015ko ira. 16a, 08:00

Gizonezkoa, 30 urte ingurukoa, ezkongabea eta diru-sarreren %40 alokairurako erabiltzen duena: hori da Euskadiko maizterraren profila, azterketa demoskopiko baten arabera.

Alquiler Seguro enpresak Maizter Berankorren Fitxategiari enkargatutako azterketaren ondorioak dira horiek. Euskadin, alokairuaren merkatuaren barruan ematen diren ohiturak eta jokabideak aztertu dira. Ondorioz, datu estrukturalak lortu dira, informazio soziologikoa eta ekonomikoa tartean.

Aurtengo maiatz eta irail artean egin da azterketa.

Honakoak dira beste datu esanguratsu batzuk:

  • Maizterren %67k diru-sarreren %30 baino gehiago erabiltzen dute errenta ordaintzeko.
  • Euskadiko 10 maizterretik hiruk errenta ordaintzeari utz diezaioke (siniestralitatea).
  • Euskal maizterren %21ek oso solbentzia txikia du, kontratua egin duen enpresaren kalifikazioa kontuan hartuta.
  • Euskadiko maizter gehienak 26 eta 35 urte arteko gizonezkoak dira, espainiar nazionalitatedunak.
  • Maizterren %65 ezkongabeak, bananduak edo dibortziatuak dira.
  • Immigranteak gutxiengo bat dira; horien artean nabarmentzen dira Errumaniatik (%3,23) eta Marokotik (%2,73) etorritakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak