Ezpondek duten maldarengatik, Bidelanek eskalatze tekniketan adituak diren langileak kontratatu ditu neurketa lanak gauzatzeko.
Margotze-lanak
Bestalde, oporraldi garaiko zirkulazio operazioak amaitu ondoren eta urtero legez, Bidelaneko langileak AP-1eko bide zoruen seinaleztapen horizontalak berriz pintatzen ari dira. Gau orduetan ari dira lanean, zirkulazio gutxien dagoenean. Eguraldiak laguntzen badu, lanak bi asteren buruan amaituta egotea espero dute.
AP-1ean ez ezik, AP-8an ere ari dira ezpondak berraztertzen eta seinaleztapen horizontala berriz margotzen.