Esprint erako proba nagusiaren aurretik, triatloi herrikoia egin zuten. 160 parte-hartzaile irten ziren irteera puntutik. Bada, proba herrikoian, Miren Josune Bikuña oñatiarra izan zen lehenengo neska: 40 minutu eta 46 segundo behar izan zituen Bikuñak. "Pozik" zegoen emaitzarekin; nabarmendu behar da oñatiarraren lehenengo triatloia izan zela.
Esprint erako triatloia
Gazteen mailan, Ainhize Barrainkua Oñati Triatloi Taldeko aretxabaletarra izan zen emakume azkarrena. 1.15.56ko denbora egin zuen Barrainkuak.