Oroimenaren Eguneroko ekitaldia prestatzen ari dira Bergarako Udaleko alderdi guztiak elkarlanean

Julen Iriondo 2015ko ira. 11a, 17:40

Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiak, elkarlanean, ari dira azaroaren 10ean ospatuko den Oroimenaren Egunerako herrirako ekitaldia prestatzen. Bergaran izandako era bateko eta besteko biktimak gogoratzea izango da ekitaldi horren helburua.

Herrian ekitaldia egiteko asmo honek aurreko barikuan Urkullu lehendakariak erkidegoko ehundik gora alkaterekin egindako bilerarekin du harremana –bertan izan zen Juanje Alberdi ere–. 

Ekitaldi hartan jaso zuen alkateak udalerriko Memoria Erretratua, 1960 eta 2010 urteen arteanherrian izandako "bizitzarako eskubidearen urraketak", askotarikoak, jasotzen dituena –sei kasu Bergaran–. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak