Maider Unda, gaur borrokan hasteko gertu

Xabier Urtzelai 2015ko ira. 10a, 17:07

Maider Unda, Las Vegasko Orleans Arenan, borrokaldiak ikusten.

Maider Undak Las Vegasen lor dezake, ordu gutxi batzuk barru, datorren urtean Brasilen jokatuko dituzten Joko Olinpikoetarako txartela. Aramaiokoak Munduko Txapelketa du jokoan 19:00etan hasita –hemengo ordua– eta seinale ona izango da goizaldean oraindik borrokan jarraitzen badu. 

Las Vegasko Orleans Arenan lor dezake hirugarrenez Olinpiar Jokoetara sailkatzea Maider Undak. Munduko Txapelketetan parte hartuko du gaur, eguena, arratsaldean hasi, eta ondo bidez, gauera bitartean borrokalari arabarrak. 75 kiloz azpiko mailan arituko da. Lehenengo borrokaldian (19:00ak hemen)  Yasemin Adar turkiarra izango du kontrario. Hemen txapelketako koadroa.

Lehiara bueltan

Maider Unda (Olaeta, 1977) aurten itzuli da berriro lehiara, eta emaitza bikainak lortu ditu. Uztailean Espainiako GP-an hirugarren izan zen, eta ekainean lehen Europar Jokoetan (Baku) ere hirugarren sailkatu zen. Gaurko lehen aurkaria, Adar, bere aldetik, iazko Munduko Txapelketan 9. sailkatu zen eta denboraldi txukuna osatzen ari da aurten: uztailean Poloniako Opena irabazi zuen eta Europar Jokoetan 5.a izan zen.

Yasemin Adar gainditzen badu, Maider final-laurdenetan sartuko da eta Andrea Olaya kolonbiarraren eta Nadia Antar egipziarraren arteko irabazlea izando du aurrean. Bigarren borroka hori irabazteak sari ederra dauka: finalerdietan sartzea eta Olinpiar txartela poltsikoratzea. Las Vegasen Rio2016rako 6 txartel banatuko dira, orotara emango diren 12etatik lehenak. Kategoria desberdinetako Finalak 03:30etan (Hemengo ordua) hasiko dira.

Borrokak streaming bidez jarraitu gura badituzu, egin klik hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak