"Izan ere, euskaraz bizi ahal izateko, beharrezkoa da ezagutzaren unibertsalizazioa ematea. Pertsona horiek euren burua euskalduntzeko egiten duten ahalegin hori eurentzat ez ezik, ingurukoentzat ere badelako onuragarria", azaldu dute.
Ikasi euskara, eskertuko dizute ideia jasotzen du kanpainaren euskarri nagusi den bideoak. Euskara ikasten ari den lagun bati, Iruñeko kaleetan ezagutzen ez dituen herritarrek eskerrak ematen dizkiote eta abiatutako bidetik jarraitu dezan animatu. Kamera ezkutu bidez grabatu da bideoa.