Azken urteotan moduan korrikalari eta patinatzaileendako tokia egongo da (400 guztira) eta Arrasate eta Oñati arteko bidean (12km) ahalik eta gehien erabiliko dute bidegorria, lasterketa antolatzeko horrek ematen dituen erraztasunengatik.
Iaz arrasatearren eta oñatiarren arteko lehia polita izan zen, eta mondragoetarrak nagusitu ziren, gizonezkoetan Endika Donnayk eta emakumezkoetan Nere Arregik irabazi zutelako.