Gazte mailatik bizpahiru jokalari igo dituzte, taldea utzi dutenen hutsunea betetzeko. Eta horrekin batera, Serranok kluba aspalditik ezagutzen duten hainbat oñatiarren laguntza izango du, Iñigo Idigoras, Xabi Agirre eta Aritz Garmendia ondoan izango ditu.
UDAK Azpeitian zapatuan
Aretxabaletak, bestalde, Lagun Onaken kontra jokatuko du zapatuan (17:30, Garmendipe) ligako laugarren jardunaldia. Hala, denboraldiko lehenengo garaipenaren bila zelairatuko dira Gorka Valleren mutilak. Bitartean, Erregional preferenteko Antzuolak, Mondrak eta Bergarak datorren asteburuan hasiko dute liga.