"Saskibaloia herritarrei gerturatzea da martitzeneko jaialdiko helburua"

Xabier Urtzelai 2015ko ira. 10a, 12:03

Soraluce BKE saskibaloi taldekoek beste pauso bat emango dute martitzenean, bergararren –eta bailarakoen– artean saskibaloia sustatzeko asmoz antolatu duten ikuskizunaz; izan ere, ACBko bi talde izango dira zein baino zein gehiago: Babesle berria estreinatu berri duen Retabet.es GBC talde gipuzkoarra, eta Gasteizko Caja Laboral Baskonia (Irailak 15, Labegaraietan, 18:30).

Hainbat selekzio jokatzen dabiltzan –tartean Espainia– Eurobasket txapelketa tarteko ACB ligan atsedenaldia dute, eta Bergarako saskibaloi taldeko ordezkariek hutsune hori aprobetxatu dute Euskal Herriko puntako bi talde horiek herrira erakartzeko (sarrera 10 eurokoa izango da): "Sarrerekin partidua antolatzeak dituen kostuak txikitzea bilatzen dugu; ez dugu espero klubarendako aparteko diru-sarrerarik, helburua ez delako herriko taldea diruz laguntzea, eta bai saskibaloia herritarrei gerturatzea", adierazi du Marian Mellado, BKEko ordezkariak.  

Eta urteak daramatzate ahalegin horretan, hirunako torneoa antolatuz, Gabonetako torneoa, edo puntako entrenatzaileekin berbaldiak antolatuz. Ekainean, gogoratu, Jaume Ponsarnau izan zen Bergaran. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak