Lurraldearen hazkunde jasangarriaren sustapenerako eskualdeko erakunde publiko eta pribatu nagusiak biltzen dituen elkarteko ordezkaritza bat etorriko da Cantuquiriguaçutik (Brasil). Nekazaritza-ekoizpena, abere zainketa, zuraren industria eta eta natura-turismoa (sektore emergentea) dira lurraldeko ekonomia arlo nagusiak.
Helburu nagusia da Euskal Herriko tokiko garapen eredua ezagutaraztea, baita agentzien papera ere. Horrela, ikuspegi zabalago bat izan dezaten, eta hainbat ordezkarik lehen eskutik ikusi dezaten etorkizunean nola egin dezaketen lan lankidetzan, lurraldearentzat eta euren errealitatearentzat onuragarriak izango diren proiektuetan.
Garapenen laguntzaz, Cantuquiriguaçuko lurraldean aplika daitezkeen eta bideragarriak diren ekintza eta proposamenak identifikatuko dira, eta mugaz bestaldeko lankidetzak duen garrantziaz eztabaidatuko da.
Egitaraua
Hilaren 16an, eguaztena, izango dira Debagoienean, eta ondorengo egitaraua prestatu dute:
- 09:30-13:30 Debagoieneko Garapen Agentziarekin bilera eta kooperatiben eredura hurbiltzeko saioa.
- 13:30-15:30 Bazkaria.
- 16:00-18:00 Bailarako nezkazaritza turismo etxe batera bisita.
- 18:00-18:30 Hausnarketa-bilera eta bateratze-lana.
- 20:00 Afaria.