Mikel Aristi bergararra Kantabriako itzuliko lider, bigarren etapa irabazi ostean

Xabier Urtzelai 2015ko ira. 10a, 10:49
Mikel Aristi, atzo, helmugan lehenengo. Argazkia: www.vueltacantabria.es

Denboraldiko zazpigarren garaipena eskuratu zuen Mikel Aristik atzo, eguaztena, Kantabriako Itzuliko bigarren etapan. Eta, martitzeneko etapan –hura ere esprintean erabaki zen– bigarren sailkatu zenez, gaurko etapa (15:30) lider moduan hasiko du Euskadi Fundazioko txirrindulariak.

Martitzeneko eta eguazteneko etapak esprintean erabaki zituzten, lasterketan zehar izandako ihesaldi saiakerek ez zutelako arrakastarik izan. Hala, Bergarakoa azkar dabil azken metro horietan, martitzenean bigarren izan zelako, eta atzo, eguaztena, Lokatzako harrobikoak besoak jaso zituelako.

Gaur erabakiko da itzulia

Indarrak pare-parean daude, eta gaurko etapa erreginan erabakiko da Kantabriako 23 urtez azpikoen Itzuliko txapelduna. Potesen hasiko duten (15:30ean) etapan ziklistek 3.000 metroko desnibela gainditu beharko dute, eta logikoena da. Orain momentuan 31 ziklista daude sailkapenean denbora berdinaz, akaso Euskadi Fundazioan, Caja Ruralen edo Cafes Baquen daude ziklista nabarmenena, baina ezin da inor baztertu, gainontzeko taldeek ere min galanta egin dezaketelako. Hemen informazio gehiago, eta sailkapena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak