Orain Batera plataforma aurkeztu dute Gipuzkoan, ezker-indarrak batzeko

Jon Berezibar 2015ko ira. 8a, 15:54

Espainiako abenduko hauteskunde orokorretara begira, "ezkerraren batasuna sendotu" eta hautagaitza bateratua lantzeko helburuarekin aurkeztu zuten plataforma, Podemos-Ahal Dugu, Ezker Anitza-IU, Equo alderdietako kideek, ELA eta CCOOko ordezkari batzuek ala Etxegabetzeak-STOP moduko taldeetako kideek, atzo arratsaldeko ekitaldian. 

Nabarmendu zutenez, Espanian "PP-PSOEren bipartidismoak sustengaturiko 1978ko trantsiziotik jaiotako status quo-a" hautsi gura du Ahora en Común-Orain batera plataformak. Zapatuan Madrilen egingo duten estatu mailako batzarrean parte hartzeko deia zabaldu zuten atzoko aurkezpenean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak