'Argia Egun txikia' ospatuko dute zapatuan Arrasaten

Jon Berezibar 2015ko ira. 8a, 15:06

Hilaren 20a Oñatin egingo duten jaiegunaren aurrerapen gisara, zapatuan Argia Egun Txikia ospatuko dute aldizkariko kideek harpidedun eta irakurleekin. Arrasateko Euskal Herrian Euskaraz taldekoen laguntzarekin, solasaldiak, jolasak, bazkaria eta musika egongo dira, besteak beste.

Argia Egun Txikiaren ekintzak (Jai Zale tabernan):

  • 10:30 Solasaldia: Herrigintza eta antolaketa. 
  • 12:30 Prentsaurreko irekia Jai Zale tabernan. Deia egingo da hilaren 20ko jaira joateko.
  • 13:00 Doke jokoari buruzko azalpen historikoa eta txapelketa Kondekuan (SUDC-en laguntzarekin).
  • 14:00 Pintxo bazkaria (4 pintxo, 5 euro)
  • 16:00 Talde jolasak
  • 17:30 Etxepare Rap eta Hans, Peio, Manex eta Gilenen emanaldia.
  • 23:30 Elvis Caino DJ-a.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak