Herrialde bakoitzak film bat bidaltzen du Hollywoodeko Akademiara, ingelesez ez diren film onenen artean aukera dezaten. Akademiak 9 filmek osatutako aurre-aukeraketa bat egiten dute eta zerrenda horrekin, akademikoek Oscar sarietarako 5 aukeratzen dituzte. Loreak filmak, hortaz, lehenik Espainiako Akademiaren hautaketa gainditu beharko du.