20 minutuko partiduak jokatu dituzte Manuel Muñoz kiroldegian.
Lehen partidua Aretxabaletak menderatu du. 2-1 irabazi dio Eskoriatzari. Bigarrenean, etxekoek eta Mondratek jokatu dute. Arrasatearren aise irabazi dute: 3-0.
Hori horrela, txapelduna azken lehian erabaki da. Mondratek egin du lehen gola, baina aretxabaletarrek buelta eman diote markagailuari. Partidua bukatzeko bi minutu geratzen zirenean, berdinketa lortu dute arrasatearrek.
Hortaz, aldeko eta kontrako golak aintzat hartuta, Mondratek irabazi du denboraldi-aurreko txapelketa.