Iazko uztailetik %4,7 handitu da Euskadiko industriaren produkzioa

Leire Kortabarria 2015ko ira. 6a, 08:00

2015eko uztailean %4,7 handitu zen Euskadiren industria produkzioa 2014ko hil beraren aldean. Urteko lehen zazpi hilabeteetan %3,4 hazi da indize hori.

Eustatek emandako datuak dira horiek, eta lan-egutegiko baldintza homogeneoak edo berdinak erabiltzen ditu.

Urtaroen eragina zuzenduta, EAEren industria produkzioaren indizea %0,3 handitu zen ekainarekin alderatuta.

2015eko uztaileko indizearen bilakaerak, 2014koaren aldean, aldakuntza positiboak izan ditu industriaren lau sektore handietan. Kontsumo-ondasunak %6,2 handitu dira guztira; kontsumo-ondasun iraunkorrak, %24,3; ez-iraunkorrak, aldiz, %0,7 murriztu dira. Ekipo-ondasunak %8,0 handitu dira; bitarteko ondasunak, %0,2; eta energia, %10,3.

2015eko ekainaren aldean, honela eboluzionatu du indizeak sektoreka: energia %3,9 handitu da; kontsumo ondasunak, %1,7. Azken hauen barruan, ez-iraunkorrak %3,1 handitu dira; iraunkorrak %1,4 murriztu dira; bitarteko ondasunak, %1,3, eta ekipo ondasunak, %1,0.

Sektore garrantzitsuenak hazi egin dira

Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen arteko hazkundeak, 2015 hasieratik uztailera arte, hauek izan dira: Makineria eta ekipoa, %11,9; energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %10,7; eta garraio materiala %6,1.

Jaitsierak ere izan dira: kautxu eta plastikoan, %3,3; metalurgia eta metalezko produktuetan, %2,0.

Lurraldeetan, Industri Produkzioaren Indizearen uztaileko urte arteko bilakaera positiboa izan da hiruretan: Araban, %1,7; Gipuzkoan, %4,3; eta Bizkaian, %6,6. Hil artean, 2015eko ekainaren aldea, hauek dira eboluzioak: Araban, %-0,5; Bizkaian, %-1,6; eta Gipuzkoan, %2,7.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak