Cope irratiari egindako adierazpenetan aurreratu du Espainiako presidenteak hauteskundeak "seguruenik" abenduaren 20an izango direla, baina ez ditu beste aukera batzuk baztertu. Eta, baikor azaldu da, PPrekiko herritarrek duten iritzia gero eta hobeagoa dela uste duelako: "Horixe diote gure inkestek", adierazi du.
Hala, azken hilabeteotan Espainiako ekonomiak izan duen joera positiboa nabarmendu du, eta abuztuko langabeziko datuek ez dutela joera hori etengo, "Datozen hilabeteak ondo joango direlako". Horrekin batera, ustelkeria kasuen gainean mintzatu da, horiek ez errepikatzeko erraminta guztiak abian jarri dituztela esanaz, eta gogor kritikatu ditu oposizioko alderdiak, Artur Mas-en ordagoaren aurrean hartu dituen neurriak defendatuz.