Bergarak eta Ford Mugarrik uko egin diote kategoria eusteari

Xabier Urtzelai 2015ko ira. 3a, 17:59

Nahiz eta kantxan kategoriari eusteko kapaz izan ziren, Ohorezko mailan Ford Mugarrik, eta Euskadiko Txapelketan Bergarak mailaz jaistea erabaki dute. Eta bi kasu horietan arrazoi antzerakoengatik hartu dute erabakia, jokalari askok eskubaloia utzi dute, eta maila horretan jokatzeko jende faltan ibiliko direla ikusita "erabaki gogorra" hartu dute. 

Hala, Ford Mugarri Arrasate Euskadiko Txapelketara jaitsiko da, eta Aloña Mendikoekin neurtuko dituzte indarrak txapelketa horretan; izan ere, oñatiarrek denboraldi amaieran lortu zuten mailaz igotzea. Eta, Bergarak maila territorialean jokatuko du denboraldi berria, urtetan gorago egon eta gero. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak