Eskoriatza, UDA eta Mondrate taldeek hiruko torneoa jokatuko dute zapatuan

Imanol Beloki 2015ko ira. 3a, 15:28
Eskoriatzako areto futbol taldeko jokalaria baloiarekin.

Euskal Ligan jokatuko duten Eskoriatza, Aretxabaleta eta Mondrate taldeek denboraldiaurreko hiruko txapelketa jokatuko dute zapatuan, 17:00etan, Manuel Munoz kiroldegian.

Hamar minutuko bi zatiko partiduak jokatuko dituzte hiru taldeek, eta, partiduak arratsaldean izan arren, goizean hainbat ekintza egingo dituzte harrobiko taldeek.

Harrobikoak goiza girotzen

Motorrak berotzen hasteko, goizean Eskoriatzako harrobiko taldeek erakustaldia egingo dute. 10:00etan, lurralde mailako Eskoriatzako taldeak Zirauntzaren aurka jokatuko du; 11:15ean, Eskoriatzako emakumezkoak izango dira erakustaldia egiten; eta 12:30ean, gazte mailako Eskoriatzako taldeak Aurrera taldearen aurka jokatuko du partidua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak