18/98 sumarioaren barruan, hiru lagun daude oraindik espetxean Egin egunkaria-ren eta Egin irratia-ren auziaren harira. Jexuxmari Zalakainek irailaren 27an dauka jarrita irteteko data, Javier Salutregik urriaren 20an, eta Carlos Trenorri bi urte baino gehiago falta zaizkio.