Auto istripu larria Kanpanzarretik Arrasaterako bidean

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko ira. 2a, 14:17
Larrialdietako pertsonala gidaria autotik ateratzeko lanean.

Arrasaterako noranzkoan zihoan auto batek bazterra jo du, eta gidaria autotik atera ezinik geratu da.

Auto istripu larria gertatu da Kanpanzarreko bidean, Gi 3551 errepidean. Sara jatetxetik Arrasateko Muxibar biribilgunera arteko errepidean gertatu da, 13:00ak aldera. Ertzaintzatik jakitera eman dutenez Arrasaterako noranzkoan zihoan auto batek bazterra jo du, eta auto gidariak kontrola galdu du. 

Aurreko aldean zuen kolpe handiena autoak eta gidaria barruan geratu da atera ezinik. Suhiltzaileen bi dotazio eta anbulantzia bat gerturatu dira. Baita ere Ertzaintza eta udaltzaingoa. 

Zirkulazioa moztuta egon da ahalik eta gidaria autotik ateratzea lortu duten arte. Une honetan zabalik da berriz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak