Martxoa zen, orain arte, aurreko hilabetea baino datu txarragoa zuen azken hilabetea. Orduan, langabe gehiago eta langabezia tasa handiagoa egon ziren, baina igoera txikiagoa izan zen: martxoan 3.707 langabe izan ziren erregistratuta, otsailean baino 20 gehiago.
Gainera, abuztuan, langabezia Debagoieneko herri guztietan hazi da.
Datuak Espainiako Enplegu Publiko Zerbitzuak eman ditu, ohi bezala.
Hauek dira herriz herriko datuak, uztailarekiko aldearekin:
- Antzuola: 98 langabe (+4), %8,98 (+0,36)
- Aretxabaleta: 312 (+12), %9,23 (+0,36)
- Arrasate: 1.556 (+40), %15,02 (+0,39)
- Bergara: 864 (+22), %12,32 (+0,31)
- Elgeta: 51 (+7), %9,41 (+1,29)
- Eskoriatza: 219 (+7), %10,57 (+0,34)
- Leintz Gatzaga: 6 (+1), %4,44 (+0,74)
- Oñati: 412 (+25), %7,85 (+0,48)
- Debagoiena: 3.518 (+118), %11,80 (+0,39)