Hala, Arrasate Hiria torneoa hiru egunetan jokatuko dute, eguenean hasi eta zapatura arte. Bihar, hilak 3, Mondra eta Elgoibar izango dira aurrez aurre (19:00). Egubakoitzean, berriz, Elorriok eta Bergarak jokatuko dute, (19:00etan) eta, torneoko partidu erabakigarriak zapatuan izango dira. 16:00etan hirugarren nor sailkatzen den erabakitzeko partidua jokatuko dute, eta 18:00etan izango da finala.
Aloñaren aurkezpena zapatuan
Zapatuan, hilak 5, Aloñak jokatuko du Gasteiztik etorriko den Ariznabarra taldearen kontra (17:00) Jose Luis Agirreren omenezko lagunartekoa. Urtero moduan, klubak hitzordua aprobetxatuko du talde guztien aurkezpena egiteko, eta nobedadeetako bat izango da erregional mailan izango duten bigarren taldea.