Euskalerria Irratiari lizentzia eman diote

Goiena 2015ko abu. 28a, 12:25
Euskalerria irratiko kideak haien egoitzan, Iruñean (Argazkia: berria.eus).

27 urteren buruan, irrati iruindarrak emititzeko baimena jasoko duela iragarri du Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuraren ondoko prentsaurrekoan.

1987ko azaroaren 7an hasi zen emtitzen Euskalerria Irratia. 2015eko abuztuaren 28an heldu zaio emititzeko lizentzia. 27 urte lizentziarik gabe emititzen egon da. Eta 30 baimena eskatzen, emititzen hasi aurretik hasi baitzituzten tramiteak irratiaren bultzatzaileak.

Euskalerria Irratiari lizentzia emateko erabakia ez du Nafarroako Gobernu berriak hartu. Iragan denboraldian, Espainiako Auzitegi Gorenak 1998ko lizentzia banaketaren azken fasea errepikatzeko agindu zion Yolanda Barcinaren gobernuari. Hark osatu zuen kontratazio mahai berria. Eta kontratazio mahai horrek erabaki du lizentziak Euskalerria Irratiarentzat eta NET21 irratientzat direla.

"Kostata baina azkenean Euskalerria Irratiari aitortu diote emititzeko eskubidea" diote irratitik. Eta Iruñerriko "euskal hiztunon komunitateari, irratia bere hizkuntzan entzutekoa". Nolanahi ere, "ezin ahantzi urte hauetako bidegabekeriak" diote.

Tokikom elkarteko kide da Euskalerria irratia, Goiena bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak