Debagoienean eta kostaldean 36 gradutik gora har dezake termometroak

Eneko Azkarate 2015eko abuztuaren 27a

Muturreko tenperaturengatik abisu horia ezarri du herrizaingo sailak eguenerako eta egubakoitzerako. Barrualdean ez ezik, kostaldean ere bero egingo du, honenbestez, ondorengo orduetan. 36 gradutara hel daitezke tenperaturak Debagoienean, igarpenen arabera eta baita kostaldean beroago egin dezake oraindik. Ondorengo egunetarako, eguen, egubakoitz eta zapaturako, eguraldi eguzkitsua iragarri du Euskalmetek. Haizeak, arin bada ere, hegotik joko du. Kostaldean, gainera, apenas igarriko da itsasoko brisa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak