Eustaten arabera, Europako Batasunarekin alderatuz gero, EAEren egoera "oso positiboa" da. Aurretik zeuden honako herrialde hauek: Lituania (%53,3), Luxenburgo (%52,7), Zipre (%52,5), Irlanda (%52,2) eta Suedia (%49,9). Zerrendaren behealdean zeuden Italia (%23,9), Errumania (%25), Malta (%26,6) eta Eslovakia (%26,9).
Eustaten arabera, "azken urteetan, adierazle honen bilakaera ikusgarria izan da", eta honako datuak ematen ditu: 2005ean, goi mailako hezkuntza zuten EAEko 30 eta 34 urte arteko %35,4k; Espainian, %39,9k. Europako Batasuneko batez bestekoa %28,1 zen.
2010ean, EAEko adin tarte horretako biztanleen %43,5ek zuten goi mailako hezkuntza; Espainiakoen %42k eta Europako Batasunekoen %33,8k.
Bigarren mailako ikasketak, %87k
Bestalde, 2014an, 20 eta 24 urte bitarteko %86,7k zituzten gaindituta bigarren mailako ikasketak EAEn; Espainian, %65,8k, eta Europako Batasunean, %82,3k. Tasa altuenak honako herrialde hauek izan dituzte: Kroaziak (%96,3), Irlandak (%92,6), Ziprek (%92,4), Lituaniak (%91,4) eta Eslovakiak (%90,9); eta baxuenak, hauek: Espainiak (%65,8), Portugalek (%72,1), Danimarkak (%72,5), Luxenburgok (%73,7) eta Maltak (%75,5).