Euskalmet agentziak esan duenez, egunaren lehenengo partean zerua tarteka hodeitsu egongo da, arratsalde-gau partean zerua hodeitsu edo oso hodeitsu. Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu, noizean behin txingorrarekin, batez ere goizaldean eta arratsalde-gau partean, orduan sarriago botako ditu; gainera, egunaren bigarren partean zenbait lekutan handiak izan daitezke. Goizaldean haize ahula eta aldakorra ibiliko da, goizean hego-osagaikoa eta ahul-bizia.
Arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da, kostaldean lehenengo,eta gero barnealdean. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa igoko dira. Tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira. Arrasaterako, 16ºC-ko minimoak eta 28ºC-ko maximoak iragarri ditu Euskalmetek.
Domekan eta astelehenean ere, txarra
Domekaren lehenengo partean eta gauean zerua hodeitsu egongo da, arratsaldean hodei gutxirekin. Egunaren lehenengo partean zaparrada txikiak botako ditu, goizaldean zenbait lekutan ertainak. Goizaldean eta goizean goiz haize ahula eta aldakorra ibiliko da, gainerako orduetan mendebal/hego-mendebaldeko ahul-bizia, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin haizeguneetan. Tenperatura gutxi jaitsiko da.
Astelehenean, Euskalmeten arabera, goiz-lanbroa egongo da eta zerua tarteka hodeitsu egongo da. Noizbehinka euri txikia egiteko probabilitatea txikia da. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean. Tenperatura nahikoa edo nabarmen jaitsiko da.
Argibide gehiago, Euskalmeten webgunean.