Era berean, aukera gehiago eskainiko dizkio aliantzak bazkideei, alor askotako —esaterako, garapen iraunkorraren arloa, kalitate kudeaketarena, salmenta puntuen kontzeptua eta enpresa txiki eta ertainekiko harremana— jakintzaren eta jardunbide onen trukearekin sinergia landuta.
Honako hauek dira Eroskiren kideak Alidis-en: COLRUYT (Belgika), CONAD (Italia) eta COOP (Suitza) ofizialki batu dira Alidisera, Banatzaileen Nazioarteko Aliantzara. Eroskiz gain, Le Groupement des Mousquetaires (Frantzia) eta Edeka (Alemania) zeuden orain arte.
Horrenbestez, Europako nazioarteko aliantza nagusia da orain Alidis, Eroskiren arabera.
Denetara, 140.000 milioiko fakturazioa
Alidis 2002an sortu zuten Le Groupement des Mousquetaires-ek eta Eroski Taldeak, eta 2005ean, Edeka Taldea batu zen. Hamahiru urte geroago, Alidis prest dago orain eboluzio bizkorra izaten ari den txikizkako sektore honen erronka berriei heltzeko, lehengo CORE delako aliantzako kideak integratuta: COLRUYT, CONAD eta COOP.
Enpresa independenteen balioetan oinarrituta dago aliantza, eta luzera begirako estrategia partekatzea dute asmo. Sei operadoreek, guztira, 140.000 milioi euro fakturatzen dituzte, eta zortzi herrialde garrantzitsutan daude: Alemania, Belgika, Espainia, Frantzia, Italia, Suitza, Polonia eta Portugal.
Eroskik gogora ekartzen duenez, "kontsumitzaileek sarrera izango dute produktuen sorta zabalago batera, eta kalitate-prezio lotura hobearen onurak izango dituzte". Bestalde, hornitzaileei, merkatu berrietara sartzeko aukera emango die Alidisek.