Zarauzko Asti auzoan, autobidearen irteeran dagoen Bidegiko egoitzan kokatzen den gune berriak, bidegi.eus webarekin eta 900 500 300 doaneko telefonoarekin batera ematen den zerbitzua indartzea eta osatzea du helburu.
Bezeroentzako arreta zerbitzu berriztatua astelehenetik egubakoitzera eta 08:00etatik 20:00etara egongo da zabalik etengabe, hau da, doaneko telefonoaren ordutegi berarekin. Hortik kudeatu ahal izango dira Abiatu gailuaren inguruko eskaerak eta zalantzak, deskontuak, fakturazioa, eta egon daitezkeen erreklamazioak. Halaber, bulegoan bertan eska daiteke tag gailua horretarako ematen den inprimakia osatuz. Bestalde, bezeroak horrela nahi izanez gero, bere esku izango du ordenagailua bulegotik irten gabe eskaera on-line egiteko.
Bidegiko arduradunek gogorarazi dute Abiatu dela AP-1 eta AP-8 autobideetan deskontuak izateko gipuzkoar erabiltzaileek duten gailu bakarra. Horrela, hilean gehienez 27,47 euro ordainduko dute Gipuzkoako zatian bi azpiegitura hauek erabiltzeagatik.
Webgunean izena emateko aukera
Azkenik, bidegi.eus webgunean izena ematera animatzen dituzte erabiltzaileak. Bertan modu arin eta seguruan faktura zabaldu eta aurreko hilean autobideetan egindako joan-etorrien mugimendu zehatzak ikusteko aukera izango dute. Web berean eta Zerbitzuak atalean, “tarifak” epigrafean aplikazio bat dago, zati desberdinen prezioa eta deskontua jakiteko, sarrerako tokia eta irteerako ordainlekua aukeratuz.