Bolintxo-Ulma, podiumean

Ubane Madera 2015ko abu. 8a, 10:12

Azken eguneko beroa atzean utzita, giro atseginarekin eman diote hasiera itzuliko azken etapari, Iruñeako plazatik. Galtzekorik gabe, gogoz eta indarrarekin hasi dute etapa. Lehen ihesaldian Mikel Arregi antzuolarra sartu da eta gero egon diren erasoei esker aurreko taldearekin bat egin du Aritz Kortabarriak ere. Atzetik liderra eta sailkapen nagusiko jendea denbora galtzen hasi eta etapako laugarren postuari esker eta ihesaldian lortutako abantailari esker, hamargarren postutik bigarrenera igo da Aritz Kortabarria. Talde lanari esker, bada, podiuma erdietsi du Debagoieneko taldeak. Zorionak ekipo!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak