Gogotsu irten dira txirrindulariak hirugarren etapan. Gaurkoan etapa gogorra izan dute, ibilbide gaiztoekin eta amaiera maila bereziko mendate batean, %28-ko maldak zituena. Gainera, termometroa 39ºC-tara iritsi da etapan zehar. Lehen kilometroak pasa ondoren, ihesaldi bat sortu da, baina Bolintxo-Ulma taldekoek ondo kontrolatu dute etapa guztian zehar. Horrela, azken igoerara Aritz Kortabarria eta Julen Umerez taldearen aurrealdean sartu dira. Antzuolarra 49 segundotara heldu da, eta oñatiarra 1min eta 8s-tara. Sailkapen orokorrari dagokionez, 10. postua mantentzen du Aritzek.