Bestalde, eguneko ihesaldian Ekaitz Txintxurreta bera, Julen Umerez eta Xabier Murgiondo oñatiarrak sartu dira, eta Umerezek mendatean lortutako bigarren postuari esker, mendiko sailkapenean bere aukerak erakutsi ditu.
Etapa amaierari dagokionez, Aritz Kortabarria antzuolarra esprintean sartu da, laugarren postua lortuz. Taldekako sailkapenari dagokionez, bosgarren sailkatu da Debagoienako talde konbinatua.