Bergara eta Antzuola arteko ezpondaren konponketa atzeratu egin da

Ubane Madera 2015ko abu. 2a, 14:08
Konpondu beharreko ezponda.

Bergara eta Antzuola arteko errepide zaharreko ezpondetako bat konpontzeko lanen hasiera atzeratu egin da. Uztailaren amaieran hastekoak zirenak abuztuaren amaieran edo irailaren hasieran hasiko dituzte, Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazitakoaren arabera. Obra horien adjudikazioa gauzatzeke dagoelako atzeratu da hasierako asmoa.

Hain justu ere, obren adjudikazio prozeduraren bukaerako tramuan dabiltza Diputazioan. Beraz, aste batzuetako atzerapena izango du Diputazioaren hasierako asmoak. Eta atzerapen hori eragin dute, batez ere, Diputazioan emandako gobernu aldaketak dakartzan tramite kontuek.

"Premiazkotzat"

Berez, Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak lanok egitea onartu zuen ekainaren hasieran. Konponketak egiteko 3.280.481 euroko aurrekontua aurreikusi zuen orduan, eta sei hilabeteko epea. "Premiazkotzat" jo zituen lanok, eta horretxegatik ekin zion prozedurari.

Pareta sendotu

Jatorrizko proiektuaren arabera, lur-erauzketan hausturak ukitu ez duen zatia sendotu egin beharko dute. Gainera, lerratutako materialak kendu egin beharko dituzte, eta geratuko den eremua egonkortu. Lan horiek proiektuan jaso dira, eta lur erauzketa egonkortzeko irtenbide misto bat gauzatzea aurreikusi du: rocky wall  (harri lubeta eta pedraplen motako materialez osaturiko betelana) motakoa bermaren behealderaino, eta 100 eta 150 tonako zerbitzu-kargako ainguratzeak bermatik gora, Diputaziotik adierazi dutenez.

Baina hori guztia azken legealdiko Diputatuen Kontseiluak hartutako erabakia da; beraz, baliteke jatorrizko asmoetan ere aldaketaren bat gertatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak