2015ko udako turismo eskaintzari begira honakoak proposatu dituzte:
• Bergara: Monumentala; San Pedro parrokia (zapatuetan, 11:00etan bisita gidatuak); eta Bergara loretan, Gerriko berdeak nola hiriko 7 parke eta lorategi historikoek Bergara Berde eta ikusgarria osatzen dute.
• Elgetan, Gerra Zibileko ibilbide tematikoa. Aukera bat da Intxorta inguratuta mendi-ibilia egitea (bisita gidatuak aurrez eskatuta, hilabeteko lehen eta azken domeketan).
• Eskoriatzan, Zubietako labean bisita gidatua eta zeramikarekin lana egiteko aukera.
• Leintz Gatzagan, Gatz Museoa eta Erdi Aroko gunea; eta Dorleta Santutegia.
• Oñati: Monumentala (artea eta historia batzen diren gunea); Sancti Spiritus unibertsitatea eta San Miguel parrokia.
• Oñati-Arrikrutz kobak.
• Arantzazu santutegia, Aizkorri-Aratz parke naturalaren sarrera eta, bertan, Arantzazu parketxea.
• Debagoieneko mendi-ibili sarea eta Aizkorri-Aratz parke naturaleko mendi-ibili sarea. Parke naturalean bi ibilbide irisgarri daude.
• Arrasate: Dinbi Danba Mailukaren Hotsa erakusketa. Arrasateko azken errementaria izan den Bixente Barandiaranen bizitza, eta XIX. Mendeko Arrasateko ezagutzeko ibilbidea.
• Txokolateixa: Txokolatearen Interpretazio Gunea, Oñatin.
• Laboratorium, Bergaran. Erret Mintegiak utzitako bilduma zientifikoak erakusten ditu museo berriak.
• Turismo aktiboa: ibilbidea, gaueko trekking-a, mendiko bizikleta ibilaldiak…
• Ekoizpen prozesuak ezagutzeko bisita gidatuak Lapatzan (Antzuola), Mendibitzu Ekologikoan (Aretxabaleta) eta Gomiztegin (Oñati).