Mankomunitateko Garapen Ekonomikorako Agentziak antolatuta, nazioarteko eragiketen aduana-kudeaketari buruzko ikastaroa egingo dute irailaren 15ean. Azaldu dutenez, salgaien inportazioen eta esportazioen aduana-kudeaketa oinarrizko eragiketa da euren egituran Europar Batasuneko jatorria ez duten produkzio-ondasunak txertatzen dituzten aktibitate ekonomikoentzat. Era berean, gaineratu dute enpresen nazioartekotzearen goraldiak eta produkzio prozesuko atalen bat abantaila lehiakorra eskaintzen duten herrialderen batean kokatzeak, salgaien fluxuaren garrantzia areagotzea ekarri duela.
Hala, ikastaroaren helburua da nazioartekotze eragiketetan aduana-kudeaketaren prozedura eta bete beharreko agiriak aztertzea izango da. Lau ordu iraungo ditu ikastaroak, 09:00etatik 13:00etara, eta mankomunitateak Arrasaten duen egoitzan izango da. Izen-ematea doakoa izango da, eta plaza kopurua mugatua izango da. Aukeraketa, izen-emate ordenaren arabera egingo da.