Emakumeen Mundu Martxaren gaineko bailarako bilera, eguaztenean Oñatin

Julen Iriondo 2015ko uzt. 27a, 11:49
Bergaran egindako bilerako irudia.

Urriaren 2an Bergaratik pasatuko da Emakumeen Mundu Martxa, eta aurrez Bergaran bertan eta Arrasaten egin bezala, oraingoan Oñatin egingo dute egun horretarako eta horren bueltarako egitaraua prestatzen joateko bilera. Gaztetxean izango da, eguaztenean, hilak 29, 18:30ean. Bilera irekia da, parte hartu nahi duen edonorentzako.

Hauek dira bileran jorratuko dituzten puntuak.

  1. Bileren funtzionamendu irizpideak zehaztea (dinamizazioa, akta jasotzea…).
  2. Hizkuntza irizpideak zehaztea.
  3. Ardurak banatzea.
  4. Komunikazio plangintza zehaztea.
  5. Herri bakoitzeko ekimenekin egitasmo orokorra osatzea irail-urrirako.
  6. Besterik?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak