Debagoieneko eta inguruko hainbat artistaren lanak gaurtik aurrera ikusgai Aroztegin

Maite Txintxurreta 2015ko uzt. 24a, 22:00

Belaunaldi bereko 19 artistak obra bana jarri dute Barrenkaleko Aroztegi aretoan. Gaur (egubakoitza) inauguratu dute mostra, egileen gehiengoaren presentziarekin. Rikardo Azkargorta eta Bingen de Pedro bergararrak, Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolea arrasatearrak eta Pello Alberdi Elgetarrak jarri dituzte, besteak beste, haien lanak ikusgai.

Produkzio nazionala izenburua du erakusketak, eta horixe bera du gaitzat, gaur egungo merkatua eta bertako produkzioaren balioa nola aldatu den. "Ironia ukitua" duela azaldu du Rikardo Azkargorta margolari eta antolatzaileak. Margolanak, eskulturak zein instalazioak topa daitezke bertan. Abuztuaren 16ra arte egongo da zabalik mostra.

Artista taldeak elkarrekin egin duen bosgarrena da. 40 eta 60 urte bitarteko margolari eta eskultoreek haien artean zeukaten adiskidetasunari jarraiki erabaki zuten elkarlanean aritzea. Debagoiendarez gain, gehienak Eibar ingurukoak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak