Eneko Carrascal, gazte mailako Europako Atletismo Jaialdira

Xabier Urtzelai 2015ko uzt. 23a, 12:50
Eneko Carrascal, ezkerretik lehena, Espainiako Txapelketan.

Espainiako txapelketan lan ona egin ostean, Eneko Carrascal gaztea Europa mailako kirol hitzordu batean estreinatuko da Tbilisin (Georgia). Salto hirukoitzean 14.66 metroko markarekin Espainiako hautatzaileak taldean egoteko aukeratu du. Bestalde, Jonathan Perezek eta Iñigo Uribarrenek Euskadiko elastikoa jantziko dute asteburuan Gijonen.  

Iñigo Uribarrenen pausoei jarraituz, Eneko Carrascal ere Europa mailako hitzordu batean estreinatuko da astelehenean. Arrasatekoa zapatuan abiatuko da Istanbulerantz, eta astelehenean izango ditu kanporaketa saioak. Horiek gaindituta –daukan markarekin posible da– eguaztenean izango lituzke finaleko saioak. Hala, mere marka pertsonala ontzeko helburuaz abiatuko da.  

Perez eta Uribarren Espainiako Lurralde Autonomikoen Txapelketan

Bestalde, Jonathan Prerez eta Iñigo Uribarren Euskadiko selekzioaz lehiatuko dira asteburuan, Gijonen. Uribarrenek 15.84 metrotako marka du salto hirukoitzean, eta Perezek, berriz, 5.05eko saltoa egiteko kapaz izan da aurten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak