Aretxabaletako alkate Unai Elkoro da Mankomunitateko presidente berria

Mankomunitateko Gobernu Juntaren familia argazkia, gaur goizeko batzarra eta gero.

Gaur batu da lehen aldiz Debagoieneko Mankomunitateko Gobernu Junta berria. Bertan erabaki dute, bozketa bidez, Unai Elkoro Aretxabaletako alkatea izatea Mankomunitateko presidentea; eta Arrasateko alkate Maria Ubarretxena, presidenteordea.

Mankomunitate barruan dauden zortzi udaletako hamasei ordezkarik osatuko dute gaur lehen aldiz elkartu den Gobernu Junta: Arrasateko lauk, Bergarako hiruk, Oñatiko hiruk, eta Aretxabaletako bik eta Eskoriatzak, Antzuolak, Elgetak eta Leintz Gatzagak ordezkari bana izango dituzte. Alderdiei dagokionez, EAJk bederatzi ordezkari izango ditu, EH Bilduk bost, PSE-EEk bat eta Leintz Gatzagako Hautesleen Elkarteak beste bat.

Egin duten lehen batzarrean, Aretxabaletako alkate Unai Elkoro izendatu presidentea, eta Maria Ubarretxena, Arrasateko alkatea, presidenteordea. Unai Elkorok ilusioz hartu du kargua, eta esan du hondakinen kudeaketa izango dela helduko dioten lehenengotako gaia. Gaineratu du oporren ostera arte  ez dutela zehaztuko zeintzuk izango duren Mankomunitateak izango dituen batzordeak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.