Antzuolako jaiak 2015

'Lawrence de Arabia' izan da Bergarako udal bandaren aurtengo sorpresa Antzuolako Alarde eguneko kontzertuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko uztailaren 18a

Alfredo Gonzalez Chirlaqueren gidaritzapean Alardearen aurreko orduak girotu dituzte bergararrek.

Musika izan da protagonista, gaur eguerdian, Antzuolan. Jaietan murgilduta daude eta arratsaldean egingo dute ekitaldi nagusia, Mairuaren Alardea. Aurretik, Bergarako udal musika bandak kalejira eta kontzertua egin ditu. Urteroko hitzordua da, eta aurtengoan ere entzule kopuru polita izan dute Zurrategin.

Alfredo Gonzalez Chirlaque zuzendariaren gidaritzapean doinu ezagun ugari eskaini dituzte. Antzuolan oso gustuko dituzte pasodobleak eta Nerva pasodoblearekin zabaldu dute kontzertua bergararrek. Western kutsuko pieza bat etorri da jarraian, baita ere euskal kutsuko Los Euskaros obra.

Antzuolarrek alarde eguna dutela kontuan hartuta pieza berria eskaini die Bergarako bandak; Lawrence de Arabia. Harrera beroa izan du entzuleen artean. Amaitzeko, eta urtero moduan Antzuolako doinuak eskaini ditu udal musika bandak kontzertuari amaiera emateko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak